Anorexia

Anorexia hitzak goserik eza esan nahi du. Anorexia urduria elikaduraren nahastea da, pisu jaitsiera eragiten duena eta heriotza eragin dezakeena.
Batez ere 11-25 urte bitartean ematen da gaixotasun hau. Orokorrean emakumeen artean ematen da, batez ere bere itxura fisikoak gehiago kezkatzen dituelako.

Anorexia gora-behera askoren ondorioz sortzen da: familia, kultura, gizartea, publizitatea eta komunikabideak sortutako irudiak, erlazio baten bukaera, ikasketengatik familia uztea, estresa, depresioa...
Gehienetan emakumezkoak dira kaltetuak (gizonezkoak %10 besterik ez dira).
LEHENENGO URRATSAK
Orokorrena dietaren kaloriak pixka bat jaistea da, hau da, dieta inozoak egin, ogirik ez jan, Coca-Cola eta antzeko edariak kendu... Honekin bi kilogramo jaitsi ahal dira gehienez, eta, anorexikoentzat ez da nahikoa izaten.
Geroago hamaiketakoa kentzen da. Hau ez da neurri ona, batez ere, jateko ordua iristen denean gose gehiago izaten baita. Askaria kentzea ere oso arrunta da.
Ondoren, interneten dieta bilaketa hasten da. Famatuenak jarraitu, 1000 kaloria dituztenak, edota, baita ere, norberak asmatutakoak.
Azkenean, janaria obsesio hutsan bilakatzen da. Eguneroko dietak ez ditu 200 kaloriak betetzen eta humore txarra, nekea eta zurbiltasuna dira lehen nabaritzen diren urratsak.
Gosea desagertzen da, anorexikoek gosea dutenean berehala errudun sentitzen direlako. Batzuk, ordea, gosea sentitzea gustatzen zaie, beraien lana ondo betetzen ari direla jakiteko.
SINTOMA FISIKOAK
- Pisu jaitsiera
- Nekea
- Ahultasuna
Zorabioak
- Azal lehorra
- Zurbiltasuna
Azalaren kolo reko aldaketak
- Ile hauskorra edo honen erorketa
Zorabioa eta buruko mina
Nesken kasuan hilekoaren irregulartasun edo galera
- Hipotermia
- Insomnioa
Hortzetako alterazioak
- Idorreria
- Bihotzekoa (kasu oso larrietan)
 SINTOMA PSIKOLOGIKOAK
Baskulan pisua kontrolatzen dute maiz
Urduri egoten dira jatorduetan
Bakardadean jatea bilatzen dute
Janariari buruz ingurukoekin gezurretan aritzen dira
Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkietaz
- Janarian dagoen ekitaldi publikoei uko egiten diete
Tristura, gogoeza, depresioa, agresibitate eta suminkortasun handiko momentuak izaten dituzte
Ordenari buruzko gehiegizko kezka eta aktibitatea gehitzea
Ariketa fisikoaren areagotzea
Gehiegizko kezka bere itsura fisikoari buruz
- Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua